2009/07/16

Zoramena


Nahiz eta Goear "alkondarie" deitu. Egia esanez "Musturrek sartunde" bere izena da. Azken bolada honetan Gatibu kotxian entzuten dut






Erdi lo hartu nindun
zure telefono deixek
ez dau inor etxien
eta, pasatu zaitez.

Geldi egon ezine
sartu eustan gorputzien
eta nerbioxo pareu
segundo bakarrien.

Ta prakak ezin sartu
helduko nazela berandu
ezin lotu alkondarie
eskilarak beherantz banoie.

Eskutik heldu ginen
eskuak sutan ziren
di-da gure artien
sartu zan rollotxue
portaleko atien
lehenengo kalentoie
igogailu barruen
fuera lotsa guztixek.

Ta prakak ezin kendu
ezin izango dot inoiz ahaztu
ezin kendu alkondarie
sofaren ganien etzunde.

Beldur barik
irrintzika
erropak etxien ziher botata
ta zu bilusik.

Zoro moduen
maitatu ginen
eta probatu gendun estixen
musturrek sartunde.

Zoro moduen
jarri ginen
ta gozatzen heldu zan goiza.

Erdi lo hartu nindun
zure mutilaren deixek:
kotxie aparkatu dot
laster gorantza noie.

Ta prakak ezin sartu
ezin ixengo dot inoz ahaztu
ezin lotu alkondarie.

Eskilarak berantz banoie.

Agur esan barik
banoie, banoie.

Deitu nahi dozunien.

Eta zoro moduen
jarriko gara
ta probatu gendun estixen
musturrek sartunde.

Zoro moduen jarriko gara
ta gozatzen goiza helduko da
alkarreri lotuta.

(Musikazblai.com hartuta)

2007/12/03

Ein!


Ea, non dagoen akatza!
Nola deklinatu behar dugu?
Ez daukat argirik, MOPU ere ez!

Bitxikeri beste bat:

Euskarak 1948tik bere Nazioarteko Eguna du, hain zuzen urte hartan Lapurdiko Baionan burututako Eusko Ikaskuntzaren VII Kongresuan honako erabaki hau hartu baitzen: Une journée de la Langue Basque dans le monde entier sera celebrée une fois par an, le 3 décembre, jour de la fête de Saint-François Xavier, sous les auspices d'Eskualzaleen Biltzarra et d´Eusko Ikaskuntzen Lagunartea.

Euskomediatik paragrafoa atera nuen.

2007/11/20

Ternua? Non dago Ternua?

















Nork ez du entzun Ternua eta euskal arrantzaleei buruzko historiarik? Zein garaitan bertaratu ziren euskal arrantzaleak? Noiz utzi zioten bertan bakailaoa arrantzatzeari? Eta egun, non arrantzatzen da hain preziatua bihurtu den altxorra? Galdera hauek eta beste zenbait mamitzea izango da gure “bakailao-ibilbidearen” jomuga. Lehenengo geldialdia Ternuako edozein portutan egingo dugu, gero Ipar Atlantikotik barrena ekialdera igaroko gara, Norvegia eta Svalbard aldera hain zuzen ere. Gure bidaia Euskal Herriko edozein txokotako mahai baten inguruan, platerkada bat bakailaoarekin gozatuz amaituko da. Baina hasi aurretik egin dezagun historia pixka bat.






2007/10/28

Hitzari eutsi eta beste ongietorri bat


Euskaldunok hitza ematen badugu, normalean betetzen dugu, eta asteko muga izan arren hemen dago nire aste honetako posta.
Ongietorria Junentzat da, nor den Jun, ba Jun argazkiko neska da, nire iloba berria. Gurekin urte asko egotea espero dut.
Orain baloia Maximoren teilatuan dago.

2007/10/16

Ze demontre da traiñ bat?



"Gaur eguneko mutilak kokolotuta dagoz ligatzeko; norberak ez badotze traiña botaten ez dago zereginik"


Iturri (ez ituna): Lekeitioko berbak (1)

Ongietorria, asmoak ez beteta eta txortan egin.

Lehenik eta behin ongietorria egin nahi diet Máximoren eukaltegiko ikaskideei, badaezpada ere norbait sartzen da blog-era. Eta ongietorri berezi bat egin nahi diot nire adiskide maitea bati, nik ematen diodanari posta imprimatuta internetik ez dauka eta.Eta berak egin ditudan hutsak zuzentzen ditu. Ez aspertzea espero dut. Nire ongietorririk beroena, asko maite zaitudala jakitea nahi dut eta eskerrak guztiagatik.


Bakarrik aste bete bat igaro du, eta bi asmo ez dut bete, jakina! bigarrena eta hirugarrena, baina lehenengoarekin jarraitzen dut eta zuek nire lekukoak izango zarete. Beste bi asmo berriro hartuko dut edozein egunetan.



Anderrek, nire maisua, txortan hitzaren jatorria kontatu zigun. Ondarroako euskaraz kontatu zigun, baina nik batuarekin nahiko daukat, oraingoz behintzat. Kontua da Ondarroako arrantzaleek bolada handiak igarotzen zituztela itsasoan arrantzan, eta noizean behin Eskozia aldean atsedenaldia egiten zutela. Arrantzaleek putetxeetara jo zuten, beraien emazteen falta sentitzen zuten eta. Baina hauexek diru gutxi zeukaten eta putetxeko madamek neskeekin egon ahal izaten zirela denbora gutxi esaten zien, baina hori bai ingelesez, orduan short time esaten zien, eta gure Ondarroako arrantzaleek txortan ulertzen zuten.
Ez dakigu ia benetako istoria den ala ez, baina gutxienez bitxia da.










Argazki hau Bilbao berriaren ikur bat da, asmatu zein den!