2007/10/28

Hitzari eutsi eta beste ongietorri bat


Euskaldunok hitza ematen badugu, normalean betetzen dugu, eta asteko muga izan arren hemen dago nire aste honetako posta.
Ongietorria Junentzat da, nor den Jun, ba Jun argazkiko neska da, nire iloba berria. Gurekin urte asko egotea espero dut.
Orain baloia Maximoren teilatuan dago.

2007/10/16

Ze demontre da traiñ bat?



"Gaur eguneko mutilak kokolotuta dagoz ligatzeko; norberak ez badotze traiña botaten ez dago zereginik"


Iturri (ez ituna): Lekeitioko berbak (1)

Ongietorria, asmoak ez beteta eta txortan egin.

Lehenik eta behin ongietorria egin nahi diet Máximoren eukaltegiko ikaskideei, badaezpada ere norbait sartzen da blog-era. Eta ongietorri berezi bat egin nahi diot nire adiskide maitea bati, nik ematen diodanari posta imprimatuta internetik ez dauka eta.Eta berak egin ditudan hutsak zuzentzen ditu. Ez aspertzea espero dut. Nire ongietorririk beroena, asko maite zaitudala jakitea nahi dut eta eskerrak guztiagatik.


Bakarrik aste bete bat igaro du, eta bi asmo ez dut bete, jakina! bigarrena eta hirugarrena, baina lehenengoarekin jarraitzen dut eta zuek nire lekukoak izango zarete. Beste bi asmo berriro hartuko dut edozein egunetan.



Anderrek, nire maisua, txortan hitzaren jatorria kontatu zigun. Ondarroako euskaraz kontatu zigun, baina nik batuarekin nahiko daukat, oraingoz behintzat. Kontua da Ondarroako arrantzaleek bolada handiak igarotzen zituztela itsasoan arrantzan, eta noizean behin Eskozia aldean atsedenaldia egiten zutela. Arrantzaleek putetxeetara jo zuten, beraien emazteen falta sentitzen zuten eta. Baina hauexek diru gutxi zeukaten eta putetxeko madamek neskeekin egon ahal izaten zirela denbora gutxi esaten zien, baina hori bai ingelesez, orduan short time esaten zien, eta gure Ondarroako arrantzaleek txortan ulertzen zuten.
Ez dakigu ia benetako istoria den ala ez, baina gutxienez bitxia da.










Argazki hau Bilbao berriaren ikur bat da, asmatu zein den!

2007/10/09

Ikasturte berriaren asmoak

Joan den astean ikasturte berria hasi nintzen. Azkena izango dela suposatzen da. (Beno hizkuntza bat ikasten ari zarenean, ez duzu inoiz bukatzen, baina Hizkuntz Eskola Ofizialean azkena da).

Aurten oso irakasle modernoa daukat, metodologia guztiz aldatu nahi du, berak dio euskara (edozein hizkuntza) ikasteko, euskara landu behar duzula; asko irakurtzen, asko hitz egiten, asko entzuten, asko idazten. (Konfuziok esan zuenez)

Hasiera batean oso ondo iruditzen zait (asterketaren egunean emaitzak ikusiko ditugu), eta horregatik, nire lehen asmoa post bat astero idaztea da. Anderrek (nire maisua) ikaskideen artean beste blog bat guk egitea nahi du, nahiz eta nire klasean interneta ez daukan jende asko egon; ez dakit nola ibiliko den ekimen hau, baina gutxienez interesgarria dela uste dut.

Nire bigarren asmoa euskaraz berriak irakurtzea, gutxienez bat egunero.

Eta hirugarrena (hau zailagoa dela uste dut) euskal telebista lehengo katea ikustea, ez zait batere gustatzen bere programazioa, baina "zerbait nahi duen norbaiti zerbait kostatzen zaio" ¡Toma ya!




P.D.: Lehen egunetik argazki bat blog-ean jarri nahi izan dut (argazkigintza asko gustatzen zait), eta gaur aitzakia ezin hobea daukat, Guggenheim-aren hamargarren urteurrena eta hauxe da museoa nire ikuspuntutik.