2007/12/03

Ein!


Ea, non dagoen akatza!
Nola deklinatu behar dugu?
Ez daukat argirik, MOPU ere ez!

Bitxikeri beste bat:

Euskarak 1948tik bere Nazioarteko Eguna du, hain zuzen urte hartan Lapurdiko Baionan burututako Eusko Ikaskuntzaren VII Kongresuan honako erabaki hau hartu baitzen: Une journée de la Langue Basque dans le monde entier sera celebrée une fois par an, le 3 décembre, jour de la fête de Saint-François Xavier, sous les auspices d'Eskualzaleen Biltzarra et d´Eusko Ikaskuntzen Lagunartea.

Euskomediatik paragrafoa atera nuen.

2007/11/20

Ternua? Non dago Ternua?

















Nork ez du entzun Ternua eta euskal arrantzaleei buruzko historiarik? Zein garaitan bertaratu ziren euskal arrantzaleak? Noiz utzi zioten bertan bakailaoa arrantzatzeari? Eta egun, non arrantzatzen da hain preziatua bihurtu den altxorra? Galdera hauek eta beste zenbait mamitzea izango da gure “bakailao-ibilbidearen” jomuga. Lehenengo geldialdia Ternuako edozein portutan egingo dugu, gero Ipar Atlantikotik barrena ekialdera igaroko gara, Norvegia eta Svalbard aldera hain zuzen ere. Gure bidaia Euskal Herriko edozein txokotako mahai baten inguruan, platerkada bat bakailaoarekin gozatuz amaituko da. Baina hasi aurretik egin dezagun historia pixka bat.






2007/10/28

Hitzari eutsi eta beste ongietorri bat


Euskaldunok hitza ematen badugu, normalean betetzen dugu, eta asteko muga izan arren hemen dago nire aste honetako posta.
Ongietorria Junentzat da, nor den Jun, ba Jun argazkiko neska da, nire iloba berria. Gurekin urte asko egotea espero dut.
Orain baloia Maximoren teilatuan dago.

2007/10/16

Ze demontre da traiñ bat?



"Gaur eguneko mutilak kokolotuta dagoz ligatzeko; norberak ez badotze traiña botaten ez dago zereginik"


Iturri (ez ituna): Lekeitioko berbak (1)

Ongietorria, asmoak ez beteta eta txortan egin.

Lehenik eta behin ongietorria egin nahi diet Máximoren eukaltegiko ikaskideei, badaezpada ere norbait sartzen da blog-era. Eta ongietorri berezi bat egin nahi diot nire adiskide maitea bati, nik ematen diodanari posta imprimatuta internetik ez dauka eta.Eta berak egin ditudan hutsak zuzentzen ditu. Ez aspertzea espero dut. Nire ongietorririk beroena, asko maite zaitudala jakitea nahi dut eta eskerrak guztiagatik.


Bakarrik aste bete bat igaro du, eta bi asmo ez dut bete, jakina! bigarrena eta hirugarrena, baina lehenengoarekin jarraitzen dut eta zuek nire lekukoak izango zarete. Beste bi asmo berriro hartuko dut edozein egunetan.



Anderrek, nire maisua, txortan hitzaren jatorria kontatu zigun. Ondarroako euskaraz kontatu zigun, baina nik batuarekin nahiko daukat, oraingoz behintzat. Kontua da Ondarroako arrantzaleek bolada handiak igarotzen zituztela itsasoan arrantzan, eta noizean behin Eskozia aldean atsedenaldia egiten zutela. Arrantzaleek putetxeetara jo zuten, beraien emazteen falta sentitzen zuten eta. Baina hauexek diru gutxi zeukaten eta putetxeko madamek neskeekin egon ahal izaten zirela denbora gutxi esaten zien, baina hori bai ingelesez, orduan short time esaten zien, eta gure Ondarroako arrantzaleek txortan ulertzen zuten.
Ez dakigu ia benetako istoria den ala ez, baina gutxienez bitxia da.










Argazki hau Bilbao berriaren ikur bat da, asmatu zein den!

2007/10/09

Ikasturte berriaren asmoak

Joan den astean ikasturte berria hasi nintzen. Azkena izango dela suposatzen da. (Beno hizkuntza bat ikasten ari zarenean, ez duzu inoiz bukatzen, baina Hizkuntz Eskola Ofizialean azkena da).

Aurten oso irakasle modernoa daukat, metodologia guztiz aldatu nahi du, berak dio euskara (edozein hizkuntza) ikasteko, euskara landu behar duzula; asko irakurtzen, asko hitz egiten, asko entzuten, asko idazten. (Konfuziok esan zuenez)

Hasiera batean oso ondo iruditzen zait (asterketaren egunean emaitzak ikusiko ditugu), eta horregatik, nire lehen asmoa post bat astero idaztea da. Anderrek (nire maisua) ikaskideen artean beste blog bat guk egitea nahi du, nahiz eta nire klasean interneta ez daukan jende asko egon; ez dakit nola ibiliko den ekimen hau, baina gutxienez interesgarria dela uste dut.

Nire bigarren asmoa euskaraz berriak irakurtzea, gutxienez bat egunero.

Eta hirugarrena (hau zailagoa dela uste dut) euskal telebista lehengo katea ikustea, ez zait batere gustatzen bere programazioa, baina "zerbait nahi duen norbaiti zerbait kostatzen zaio" ¡Toma ya!




P.D.: Lehen egunetik argazki bat blog-ean jarri nahi izan dut (argazkigintza asko gustatzen zait), eta gaur aitzakia ezin hobea daukat, Guggenheim-aren hamargarren urteurrena eta hauxe da museoa nire ikuspuntutik.

2007/09/04

Euskal aurrizki

Aurrizki famatuena Euskal da. Geneuzkan EuskalTEL, EuskalMETEO, EuskalTELEBISTA, EuskalMUSEOA, EuskalENCOUNTER, EuskalMUSIKA ta orain ere EuskalTUBE.
Adibibe bat:

(Bideoa kendu nuen hirugarren ikara edukitzerakoan)

Noizko EuskalPLAYBOYTV?
Iturri: sustatu.com

2007/03/28

Barakaldokoa naiz eta...

Hauxe izango da nire lehenengo posta hemen.
Nor da Maximo eta bere harremana euskararekin?
"Barakaldokoa naiz eta (…) horregatik euskaltegira noa ni egunero (egunero, egunero egia esanez ez!) euskaraz bazekien nire bisabueloak (nireak ez). Goizero goizero (ni arratsaldero. Euskara nire lokuluxkaren kontra dago) AEKn bezero batzuetan ero besteetan bero baina ez dut milagro handirik espero (ene mirariak! non daude miriak behar dituenean) Goizian goiz hasi behar dut motibazio bila (ados!) euskara ez da ingelesa (zorionez) baina ez dago hila (batzuei euskara hilda egotea gustatuko litzaieketen arren) egun askotan pentsatzen dut hau dala inutila...
Ezkaralakaratua utila izango da: urrats txiki bat gizakiarentzat, handia euskararentzat.
Blog hau oraindik ez da agertzen rankinetan baina denboraz…

2007/03/27

Hasiera ematea

Hauxe erroka haundia izango da niretzat, ez dakit nola irtengo den; baina ahalik eta hobeto egiten saiatuko naiz. Lehendabizi, euskara ikasten ari naizela esan behar dut, eta horregatik huts ugari egingo dut. Nahi baduzue, zuzen ditzakezue.
Nire asmoa bizitzari buruz hitz egitea da, baina hori bai euskaraz, edozein euskaraz (adibidez nirea). Eta gainera hau agintzaria da, eta agintzariak bete behar dira.
Orduan bakarrik ongi etorria eman nahi dizuet eta hitz hauekin bukatzen dut inaugurazio hau.

Blog hau hasiera emanda geratu da.